Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 59:10-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Itsumustuka gabiltza,hormari haztaka itsua bezala,itsumustuka bistagabea bezala.Eguerdi beteanestropezu egiten dugu,ilunabarra bailitzan,sasoirik onenean,hilda bezala gaude.

11. Marraka dihardugu hartzek bezala,urrumaka usoek bezala.Askapena espero genuen,eta ezer ez;salbamena espero, eta urruti da.

12. Izan ere,zure kontrako gure errebeldiakugari dira,geure bekatuek salatzen gaituzte;errebeldia itsatsia daramagu,aitortzen ditugu geure erruak:

13. errebelde eta desleializan gara Jaunarekin,bizkarra eman diogugeure Jainkoari,bidegabekeriaz eta traiziozjardun dugu,azpikeriak hausnartu ditugu.

14. Beraz, aldendua dugu askapena,urruti salbamena;estropezu egin du herriko plazanleialtasunak,zuzentasunak han sartzerik ez;

15. huts egin du leialtasunak,eta gaiztakeriatik urruntzen denalarrutua gertatzen da.Atsekabetu egin zen Jauna,justiziarik ez zela ikustean;

16. txunditurik zegoen,inork ez zuela ezer egiten ikusiz;orduan,bere ahalmenaz ekin zion,bere justizia euskarri zuelarik.

17. Justizia hartu zuen bularrekotzat,salbamen-indarra buru-oskoltzat;mendekua jantzi zuen soineko,haserre-sumina soingaineko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 59