Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 59:1-5-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunaren eskua ez da, ez,laburregia zuek salbatzeko,ezta haren belarria eregogorregia zuei entzuteko:

2. zeuen erruek ezarri dute hesiazuen eta Jainkoaren artean;zeuen bekatuekezkutarazi diote aurpegia,zuen otoitzik ez entzuteko.

3. Izan ere, gaiztakeria egiten duzueeta eskuak odolez zikin dauzkazue;gezurra darizue ezpainetatik,hitz kaltegarriak ahotik.

4. Inork ez du justizia aldarrikatzen,ez auzitegian zuzenbidez jokatzen:faltsukeriaz fidatzen dira,gezurrezko aitorpenakegiten dituzte.Okerra sortzen dute barruan,gaiztakeria ematen fruitu.

5-6. Haien asmoaksuge-arrautzak bezain zital:arrautzok jaten dituenahil egiten da,kraskatzen dituenarisugegorria ateratzen.Haien emaitzakarmiarma-sareen antzeko:hauekin inor ezin jantzi, ez estali.Egintza guztiak gaiztoak dituzte,gogorkeria besterik ez dute egiten.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 59