Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 58:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zidan:«Egin oihu eztarria betean,beldurrik gabe,goratu ahotsa turutaren pare,aurpegiratu Israeli bere errebeldiak,nire herriari bere bekatuak.

2. Egunero jotzen dute nireganaeta atsegin dutenire nahiaren berri jakitea;zuzen jokatzen duen herria dirudi,bere Jainkoaren legeakzintzo betetzen dituen herria.Erabaki zuzenak eskatzen dizkidateeta ni hurbil edukitzea maite dute.

3. “Zertarako egin barau,zuk ez ikustekotan? —diote —.Zertarako zigortu geure buruak,zu ez konturatzekotan?”Hara, barau-egunez erenegoziotan zabiltzate,zeuen langileak lanera behartuz.

4. Liskar eta haserre arteanegiten duzue barau,gupidarik gabe ukabilka.Ez egin barau horrela,zeuen garrasiakzeru goian entzunaraziz.

5. Hori ote da gogoko dudan barauagizakiak bere buruazigortzen duen egunean,hau da, zumeak bezalaburua kulunkatueta dolu-jantziz hautsetan etzatea?Horri esaten al diozue baraua,Jainkoak atsegin duen eguna?

6. Ez ote beste haugogoko dudan baraua:injustizi kateak hautsieta uztarri-hedeak etetea,zapalduak libratueta uztarri oro apurtzea,

7. gose denari zeure ogitik emaneta aterperik ez duen behartsuaetxean hartzea,biluzik dagoena jantzieta zeure gizakidearilaguntzarik ez ukatzea?»

8. Orduan, goiz-argiak bezalaegingo duzu distiraeta zure gaitzak berehalasendatuko dira.Justizia izango duzuaurretik gidarieta Jaunaren presentziaatzetik babesgarri.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 58