Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 57:13-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Ea salbatzen zaituenzeure idolo-multzoak,zuk laguntza eske deiadar egitean!Haizeak eramango ditu denak,putzaldi batek desagerraraziko.Niregan babesten denak, ordea,lurraldea eskuratuko du,nire mendi santuahartuko jabetzan».

14. Jaunak esango du:«Berdindu galtzada, berdindu;zabaldu bidea,kendu nire herriarioztopoak bidetik».

15. Bai, hau diogarai eta goren den Jainkoak,betiko erregeak, santu deritzanak:«Toki garai eta sakratuan bizi naiz,baina hurbil nago atsekabeturiketa lur jota daudenengandik,lur joak arnasberritzekoeta atsekabetueiadorea bizkortzeko.

16. Ez dut beti auzitan jardungo,ez naiz etengabe haserre egongo,neuk egindako biziduneknire aurreanbizi-arnasa gal ez dezaten.

17. Herriaren gaiztakeriagatik,haserretu egin nintzen une batez,zigortu egin nueneta ezkutatu egin nintzaion.Berak bizkarra eman zidaneta bere gogoko bidetik jo zuen.

18. Badakit nondik nora ibili den,baina sendatu egingo dut eta gidatu,eta kontsolamendu beteaemango diot.

19. Dolutan zeudeneikantua jarriko diet ezpainetan.Eta esango diet:“Bakea, bakea urrutikoeieta hurbilekoei!”Bai, sendatuko dut neure herria.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 57