Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 56:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hau dio Jaunak:«Errespetatu zuzenbidea,egin justizia,iristear baitago nire salbamena,agertzear nire garaipena.

2. Zorionekoanire aginduen arabera jokatzeneta horretan leial irauten duena,larunbata profanatu gabeerrespetatzeneta ezer txarrik egiten ez duena!»

3. Jaunari atxiki zaion atzerritarrakez dezala inola ere esan:«Bere herritik baztertuegin nau Jaunak».Irenduak ere ez dezala esan:«Zuhaitz ihartua besterik ez naiz».

4. Izan ere, hau dio Jaunak:«Irenduei,nire larunbata errespetatzen badute,niri atsegin zaidana gogotsu egiteneta nire itunari tinko eusten badiote,

5. beren izenaren oroitarriaegingo diet neure tenpluaneta hiriko hormetan:seme-alabak edukitzea bainohobe izango dute hori,sekula ezabatuko ez den izenaemango baitiet.

6. «Eta nire kultu-zerbitzurako,ni maitatu eta nire zerbitzari izatekoatxikiko zaizkidan atzerritarrak,larunbata profanatu gabeerrespetatzeneta nire itunari tinko eusten badiote,

7. neure mendi santuraekarriko dituteta neure otoitz-etxeanpozez beteko.Atseginez onartuko ditutneure aldareanhaien erre-opari eta sakrifizioak,nire etxea herri guztientzatotoitz-etxe izango baita».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 56