Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 55:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Egarri zareten guztiok,etorri uretara,etorri, dirurik ez duzuenok ere!Etorri, hartu garia eta jan,hartu ardoa eta esnea,dena hutsean, ordaindu gabe.

2. Zergatik gastatu zeuen diruagoserik utziko zaituzten janaritan,eta lansariaaseko ez zaituzteten gauzetan?Entzun niri arretaz,eta ongi jango duzue,janari gozo mamitsuzelikatuko zarete.

3. Etorri niregana eta egon adi,entzudazue eta biziko zarete.Betiko ituna egingo dut zuekin,Davidi eginikomaitasunezko agintzariarileial eutsiz.

4. Nik herrientzako testigujarri nuen hura,nazioen buruzagi eta agintari.

5. Zuk herri ezezaguneiegingo diezu dei,eta ezagutzen ez zintuzten herriekzuregana joko dute lasterka,nik, zure Jaunak,Israelen Jainko santu honek,ospez jantzi zaitudalako».

6. Bila ezazue Jauna,aurki dezakezue eta;egiozue dei, hurbil duzue eta.

7. Utz beza gaiztoak bere bidea,gaizkileak bere asmo txarrak.Bihur dadila Jaunarengana,gupidaz hartuko baitu;bihurtu gure Jainkoarengana,guztiz barkabera baita.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 55