Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 54:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egin poz-oihu, Jerusalem,emakume agoreta haur gabe horrek!Ekin kantari pozaren pozez,erdiminik izan ez duzun horrek!Jaunak baitio:«Bakarrik utziaren seme-alabakgehiago izango dirasenardunarenak baino».

2. Zabalagotuzeure etxolaren esparrua,hedatu beldur gabezeure egoitza-oihalak;luzatu lokarriak,sartu gogor ziriak,

3. ezker-eskuin haziko baitzara;zure ondorengoeknazio asko berenganatuko dituzteeta orain hondaturik daudenhirietan biziko dira.

4. Ez beldurtu,ez zara barregarri geldituko;ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko.Ahaztu egingo duzugaztetako lotsaizuna,ez zara oroitukoalargun zineneko laidoaz,

5. egin zintuenak emaztetzathartuko baitzaitu:Jaun ahalguztiduna, horixe du izena.Israelen Jainko santua dazure askatzailea:lur osoaren Jainkoa deritza.

6. Senarrak utziriko emaztea,emazte atsekabetua zinen,baina Jaunak berriro dei egin dizu.Hau dio Jaunak:«Utz ote daitekegaztetako emaztea?

7. Unetxo batez utzi zintudan,baina gupidarik handienazhartuko zaitut.

8. Haserrealdi batean, unetxo batezaurpegia ezkutatu nizun,baina etengabe maite zaitudalakogupidatu naiz zutaz.Hala diot nik, Jaunak,zure askatzaileak.

9. Noeren uholdekoan bezalagertatzen zait:zin egin nuen orduanez zela berriro uholderikizango munduan,eta halaxe egiten dut zin orainez naizela zurekinberriro haserretuko,ez dizudala gehiagomehatxurik egingo.

10. Mendiak beren lekutik aldendukoeta muinoak koloka jarriko balira ere,nire maitasunaez da zuregandik aldenduko,zure zorionaren aldekonire konpromisoakez du kolokarik egingo.Hala diot nik, barru-barrutikmaite zaituen Jaunak».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 54