Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 52:8-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zure begiraleak deiadarka!Poz-oihu dagite denek,beren begiz ikusten baituteJauna Sionera itzultzen.

9. Ekin denok poz-oihuka,Jerusalemgo horma eroriok,Jaunak bere herria kontsolatu baitu,Jerusalem askatu.

10. Bere jainkozko indar paregabeaazaldu du Jaunaknazio guztien aurrean.Mundu-bazter guztiek ikusiko dutegure Jainkoaren garaipena.

11. Alde, alde! Irten hortik!Ez ukitu ezer kutsaturik!Irten Babiloniatik, zaudete garbi,Jaunaren kultu-tresnakdaramatzazuenok!

12. Baina ez zarete zalapartaka irtengo,ezta arrapaladan ihes egingo ere,Jauna izango baituzueaurretik gidarieta bera, Israelen Jainkoa,ondoren babesgarri.

13. Jaunak dio:«Nire zerbitzariakarrakasta lortuko du,goratua, gorengo mailan jarriaizango da.

14. Asko eta asko ikaratu ziren hartaz,hain baitzegoen itxuragabetua,giza antzik ere gabe,gizaki ez zirudiela;

15. era berean,nazio asko harrituko dira,erregeak haren aurreanmutu geldituko,inoiz esan gabeko zerbait ikustean,inoiz entzun gabekoa aditzean».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 52