Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 51:19-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Zoritxar biok gertatu zaizkizu:herrialdea hondatua eta desegina,jendea goseak eta gerrak hila.Baina nor errukitzen zaizu?Nork kontsolatzen zaitu?

20. Hor daude zure seme-alabak,kaleburu guztietan etzanik,ezinaren ezinez,sarean harrapaturikoantilopeak bailiran,Jaunaren suminak,zure Jainkoaren zigorrak jota.

21. Entzun, beraz, hiri gaixo,mozkortua zauden horrek,baina ez ardoz;

22. entzun zer diotsun Jaunak,zeure Jainkoak,bere herria defendatzen duenak:«Eskutik kenduko dizutzorabiozko kopa;ez duzu gehiagonire zigor-edari samina edango.

23. Zure borreroei emango diet,zuri esaten zizutenei:“Etzan lurrean,gainetik igaro gaitezen!”Eta bizkarraeskaini behar izan zenien,zoru eta kale gisa,gainetik igaro zitezen».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 51