Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 5:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitzesaten diozuenok,iluna argi eta argia ilun,samina gozo eta gozoa saminbihurtzen duzuenok!

21. Ai zuek, zeuen begitan jakintsu,zeuen ustetan zentzudun zaretenok!

22. Ai zuek, ardoa edaten nagusi,edariak nahasten txapeldunzaretenok,

23. errudunari diru-trukearrazoi emateneta errugabeari zuzenbideaukatzen diozuenok!

24. Beraz, suak lastoa irensteneta sugarrak galtzuakiskaltzen duen bezala,halaxe ihartuko dira zuen sustraiak,hauts bihurtuko zuen loreak.Zeren eta Jaun ahalguztidunarenirakaspena baztertu egin baituzueeta Israelgo Santuaren hitzamespretxatu.

25. Horregatik piztu daJaunaren haserreaberaren herriaren aurka;luzatua du eskua zigortzeko.Dar-dar dagite mendiek,zaborra bezala daudegorpuak kaleetan.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 5