Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 5:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Neure adiskidearen izeneannator kantatzeraadiskideareneta beraren mahastiaren kanta.Nire adiskideak bazuen mahasti batmalda jori batean.

2. Lurra harrotu, harriak kendueta landarerik onenaklandatu zituen.Erdian talaia eraiki zuen,eta dolarea egin.Mahats gozoa espero,eta sasi-mahatsa eman zion.

3. Orain, bada,Jerusalemgo bizilagunok,Judako gizon-emakumeok,zuek erabaki nireeta nire mahastiaren arteko auzia.

4. Zer egin niezaiokeenneure mahastiariegin diodanaz gainera?Mahats gozoa espero nuen:zergatik eman dit sasi-mahatsa?

5. Esango dizuet, bai,zer egingo diodan neure mahastiari:itxitura kenduko diot,larre bihur dadin;harresia zulatuko, zapal dezaten;

6. lugorri bihurtuko dut:ez dute inausiko, ez jorratuko,eta sasiek eta laharrek hartuko dute;bertan euririk ez egitekoaginduko diet hodeiei.

7. Israel daJaun ahalguztidunaren mahastia;Judako herria,haren landare-sail kutuna.Zuzenbidea espero zuenharengandik,eta horra: zuzengabekeria!Justizia espero zuen,eta horra: aieneak!

8. Ai zuek, etxea etxearieta soroa soroarieransten diozuenok,besteak bizitokirik gabe utziz,lurralde osoarenjaun eta jabe bakar izateko!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 5