Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 48:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Hau dio Jaunak, zure askatzaileak,Israelen Jainko santuak:«Neu naiz Jauna, zure Jainkoa,zeure onerako irakasten dizudana,ibili beharreko bidetikgidatzen zaitudana.

18. Ai nire aginduei jaramonegin izan bazenie!Ibaika izango zenuke zoriona,uholdeka salbamena;

19. itsas hondarra bezain ugariizango lirateke zure ondorengoak,hondar-aleak bezainbatzure seme-alabak;haien izena ez litzateke suntsituko,inoiz ere eznire aurretik ezabatuko».

20. Irten Babiloniatik,ihes egin babiloniarren artetik!Adierazi mezua, iragarri poz-oihuz,helarazi lurraren bazterretaraino:«Jaunak askatu du Israelbere zerbitzaria!»

21. Ez zuten izan egarririk,eremu lehorretan zehareraman zituenean;harkaitzetik urajarioarazi zuen haientzat:harkaitza zulatu eta ura sortu zen.

22. (Gaiztoentzat, ordea, ez da zorionik.Jaunak esan du).

Irakurri kapitulu osoa Isaias 48