Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 48:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Entzun ezazue,Jakoben ondorengook,Israel izena daramazuenok,Judaren hazitik sortuok.Jaunaren izenean egiten duzue zineta Israelen Jainkoa aitortzen,baina ez egiaz eta zintzotasunez;

2. “Hiri Santukoak” omen duzue izen,Israelen Jainkoa,Jaun ahalguztidun deritzana,euskarri.

3. Aspalditik iragarriak nituengertatu direnak,neuk hitzeman nituen eta adierazi;bat-batean ekin nioneta denak gertatu.

4. Banekien, jakin, tematsuak zaretela,burdina bezain gogorraduzuela lepoaeta brontzezkoa kopeta;

5. horregatik,aspalditik iragarri nizuen dena,gertatu baino lehen adierazi,esan ez zenezaten:“Nire idoloak egin du,nire zurezko nahiz metalezkoirudiek gertarazi”.

6. Entzun zenuten iragarpena:den-dena bete dela ikusirik,ez ote duzue iragarriko?Eta orain gauza berriakadieraziko dizkizuet,ez dakizkizuen gerta gauza ezkutuak;

7. sortu berriak dira, ez aspaldikoak,eta ez zenuten haien berriorain arte,esan ez zenezaten:“Banekien lehendik”.

8. Ez, ez zenituzten entzunak,ez ezagunak,ez zenekiten ezer,belarriak itxiak baitzeneuzkatenbetidanik.Banekien, bai, jakin,zeharo desleial zaretela,errebelde deitzen dizuetelajaio zinetenetik.

9. Neure izenaren ohoreagatikeutsi diot haserreari,zor zaidan gorespenagatikegin dut atzeraeta ez zaituztet suntsitu.

10. Garbitu egin zaituztet,baina ez zilarra bezala,sufrimenduaren arragoanprobatuz baizik.

11. Neuregatik jokatu dut horrela,neuregatik bakarrik,ezin baitut neure izena belzten utzi.Ez diot neure ospea inori utziko.

12. «Entzun, Israel, Jakoben herri,entzun, nik deitu horrek:Ni beti berbera,neu lehena eta neu azkena.

13. Neure eskuz oinarritu nuen lurra,neure eskuz hedatu zerua;nik dei egin ordukohasi ziren izaten.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 48