Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 47:6-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Neure herriarekin haserre nintzela,neure ondarea zapuztu egin nueneta zure eskuetara eman.Zuk ez zenien gupidarik izan,zaharrak ere lehertu egin zenituenzeure uztarri astunaz.

7. Esan zenuen:“Beti-betiko izango naiz erregina”,gertaera hauei arretarik jarri gabe,ondorenak kontuan hartu gabe.

8. «Entzun, bada, orain,emakume atseginzale,tronuan lasai zauden horrek;zeurekiko zenion:“Neu, eta beste inor ez!Ez naiz alargunduko,ez haurrik gabe geldituko”.

9. Zoritxar biok gertatuko zaizkizu,bat-batean, egun berean:haurrik gabe eta alargungeldituko zara—zoritxarraren zoritxarra!—;ez dizute baliokozeure sorginkeria ugarieketa aztikerien ahalmen handiak.

10. Zeure gaiztakerian seguru zeunden,pentsatuz: “Ez nau inork ikusten”.Zeure jakinduriak eta zientziakdesbideratu zaituzte,eta pentsarazi:“Neu, eta beste inor ez!”

11. Ba, uxaezineko zoritxarragertatuko zaizu,saihestu ezineko ezbeharrajausiko gainera,ustekabean hartuko zaituenbat-bateko hondamendia etorriko.

12. Eutsi gogor, beraz,gaztetandikhain gogoko izan dituzunaztikeria eta sorginkeria guztiei:ea ezertarako balio dizuten,ea inor izutzea lortzen duzun.

13. Aspertu gabe ibili zarahainbat eta hainbat kontseilarirekin:betoz, bada, salba zaitzatela,zerua aztertueta izarrak ikertzen dituztenek,hilero etorkizunairagartzen dizutenek!

14. Hara, suak irensten duenlastoaren antzeko izango dira;ezin izango dituzte beren buruaksugarretatik libratu.Ez da, ez, txingar-sua izango,ondoan eseri eta berotzekoa.

15. Horra zer etekinemango dizuten aztiek,gaztetandik ardurazzaindu dituzun horiek.Bakoitza bere bidetik galduko da,eta zu salbatzeko inor ez.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 47