Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 47:13-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Aspertu gabe ibili zarahainbat eta hainbat kontseilarirekin:betoz, bada, salba zaitzatela,zerua aztertueta izarrak ikertzen dituztenek,hilero etorkizunairagartzen dizutenek!

14. Hara, suak irensten duenlastoaren antzeko izango dira;ezin izango dituzte beren buruaksugarretatik libratu.Ez da, ez, txingar-sua izango,ondoan eseri eta berotzekoa.

15. Horra zer etekinemango dizuten aztiek,gaztetandik ardurazzaindu dituzun horiek.Bakoitza bere bidetik galduko da,eta zu salbatzeko inor ez.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 47