Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 47:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Makurtu lurrera, eseri hautsetan,Babilonia neskatxa eder;eseri lurrean, tronua utzirik,babiloniarren hiriburu:ez dizute deituko gehiagohiri gozo, hiri dotore.

2. Hartu errota eta egin irina;kendu musu-estalkia,jaso gonak,agertu izterrak,ibaiak oinez igarotzeko:

3. ager bedi zure gorputza biluzik,zeure lotsariak bistan dituzula.Mendeku hartuko dut,ez dit inork eragotziko».

4. Hau dio gure askatzaileak,Israelen Jainko santuak,Jaun ahalguztiduna deritzanak:

5. «Eser zaitez isilik,babiloniarren hiriburu,zoaz ilunpetara:ez dizute deituko gehiago“Erreinuen erregina”.

6. Neure herriarekin haserre nintzela,neure ondarea zapuztu egin nueneta zure eskuetara eman.Zuk ez zenien gupidarik izan,zaharrak ere lehertu egin zenituenzeure uztarri astunaz.

7. Esan zenuen:“Beti-betiko izango naiz erregina”,gertaera hauei arretarik jarri gabe,ondorenak kontuan hartu gabe.

8. «Entzun, bada, orain,emakume atseginzale,tronuan lasai zauden horrek;zeurekiko zenion:“Neu, eta beste inor ez!Ez naiz alargunduko,ez haurrik gabe geldituko”.

9. Zoritxar biok gertatuko zaizkizu,bat-batean, egun berean:haurrik gabe eta alargungeldituko zara—zoritxarraren zoritxarra!—;ez dizute baliokozeure sorginkeria ugarieketa aztikerien ahalmen handiak.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 47