1. «Makurtu lurrera, eseri hautsetan,Babilonia neskatxa eder;eseri lurrean, tronua utzirik,babiloniarren hiriburu:ez dizute deituko gehiagohiri gozo, hiri dotore.
2. Hartu errota eta egin irina;kendu musu-estalkia,jaso gonak,agertu izterrak,ibaiak oinez igarotzeko:
3. ager bedi zure gorputza biluzik,zeure lotsariak bistan dituzula.Mendeku hartuko dut,ez dit inork eragotziko».
4. Hau dio gure askatzaileak,Israelen Jainko santuak,Jaun ahalguztiduna deritzanak:
5. «Eser zaitez isilik,babiloniarren hiriburu,zoaz ilunpetara:ez dizute deituko gehiago“Erreinuen erregina”.
6. Neure herriarekin haserre nintzela,neure ondarea zapuztu egin nueneta zure eskuetara eman.Zuk ez zenien gupidarik izan,zaharrak ere lehertu egin zenituenzeure uztarri astunaz.
7. Esan zenuen:“Beti-betiko izango naiz erregina”,gertaera hauei arretarik jarri gabe,ondorenak kontuan hartu gabe.
8. «Entzun, bada, orain,emakume atseginzale,tronuan lasai zauden horrek;zeurekiko zenion:“Neu, eta beste inor ez!Ez naiz alargunduko,ez haurrik gabe geldituko”.
9. Zoritxar biok gertatuko zaizkizu,bat-batean, egun berean:haurrik gabe eta alargungeldituko zara—zoritxarraren zoritxarra!—;ez dizute baliokozeure sorginkeria ugarieketa aztikerien ahalmen handiak.
10. Zeure gaiztakerian seguru zeunden,pentsatuz: “Ez nau inork ikusten”.Zeure jakinduriak eta zientziakdesbideratu zaituzte,eta pentsarazi:“Neu, eta beste inor ez!”
11. Ba, uxaezineko zoritxarragertatuko zaizu,saihestu ezineko ezbeharrajausiko gainera,ustekabean hartuko zaituenbat-bateko hondamendia etorriko.
12. Eutsi gogor, beraz,gaztetandikhain gogoko izan dituzunaztikeria eta sorginkeria guztiei:ea ezertarako balio dizuten,ea inor izutzea lortzen duzun.