Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 46:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Makurtu da Bel jainkoa,lur jo du Nebo jainkoak.Zamariek daramatzatehaien irudiak,abere nekatuen gaineankarga astun.

2. Lur jota daudeeta makurturik idoloak,ezin dituzte eramaileak salbatu;beraiek ere erbestera doaz.

3. «Entzun niri,Jakoben ondorengook,Israel herrian bizirik geldituok:neure gain hartuak zaituztetamaren sabeletik,neuk zaramaztet altzotik bertatik,

4. eta zuek zahartzean ere,ni beti berbera:zuei ilea zuritzean ere,nik eutsiko dizuet.Orain arte bezala,aurrerantzean erenik eramango zaituztet,nik eutsi eta salbatuko.

5. Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?Norekin parekatuko nauzue,nire ondoan nor jarriko?

6. Batzuek urrea poltsatik atera,zilarra balantzan pisatueta zilargina alokatzen dute,jainkoa egin diezaien,eta ahuspezturik huraxe gurtzen.

7. Lepoan harturik eramaten dute;gero, bere lekuan kokatueta hantxe gelditzen da,inora mugitu gabe.Deiadar egiten badiote ere,ez du erantzuten,ez du inorbere larrialditik salbatzen.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 46