Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 45:8-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. «Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,isuri garaipena, hodeiok,euria bezala!Har beza lurrak zabalik:sor bedi salbamena,erne justizia harekin batean!Nik, Jaunak, egin dut hori guztia».

9. Zoritxarrekoa,lurrontzi hutsa izanik,bere egilearekin eztabaidanhasten den gizakia!Buztinak buztinlariari esango ote:«Zertan ari zara?»,edota «Zure ontziak ez duheldulekurik»?

10. Zoritxarrekoa aitari esaten diona:«Zergatik sortu ninduzun?»,eta amari:«Zergatikekarri ninduzun mundura?»

11. Hau dio Jaunak,Israelen Jainko santuak,haren egileak:«Neure seme-alabengatikkontuak eskatuko ote dizkidazue,edo neure laneanaginduak emango ote?

12. Neuk egin dut lurraeta lur gainean gizakia sortu;neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak,eta neuk agintzenbertako astro guztiei.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 45