Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 45:13-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Neuk sorrarazi dut Zirosalbamen-ekintzarako,eta bide guztiak zelaituko dizkiot;berak berreraikiko du nire hiriaeta libre aterarazikonire erbesteratuak,ordain eta saririk eskatu gabe».Jaun ahalguztidunak esan du.

14. Hau diotso Jaunak Israeli:«Egiptoko langileak,Etiopiako merkatariaketa altuera handiko sebatarrakzure menpean jarriko dira,zureak izango;zure atzetik joango dira,katez loturik;zure aurrean ahuspeztuko diraeta erreguka esango dizute:“Zuregan bakarrik dago Jainkoa,ez da besterik;beste jainkoak ezer ez dira”».

15. Jainko ezkutua zara zu, benetan,Israelen Jainkoa, salbatzailea.

16. Lotsaz eta laidoz beterik,bai, laidoz estalirikdoaz idologileak.

17. Israel, berriz, Jaunak salbatu du,behin betiko salbatu,eta ez da, ez, sekulalotsaz eta laidoz geldituko.

18. Jaunak sortu du zerua,bera da Jainkoa;berak eratu eta egin du lurra,berak finkatu;ez du hutsik egoteko sortu,bizileku izateko baizik.Hau dio Jaunak:«Neu naiz Jauna, ez da besterik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 45