Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 43:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Baina orain, Israel,Jakoben herri,honela mintzo zaizu Jauna,sortu eta eratu zaituena:«Ez izan beldur,askatu egin baitzaituteta zeure izenez deitu: nirea zara zu.

2. Ibaiak pasatzean,zurekin izango naiz:urek ez zaituzte hondoratuko;sutatik igarotzean, ez zara erreko,ez zaitu sugarrak kiskaliko.

3. Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,Israelen Jainko santua dazure salbatzailea.Egipto eman dut zure askapen-sari,Etiopia eta Seba, zure ordainetan

4. hain preziatua baitzara niretzat:biziki estimatzeneta maite zaitudalako,gizakiak ematen ditut zure truke,herriak zure biziaren ordain.

5. Ez izan beldur, zurekin bainago.Ekialdetik eta mendebaldetikbildu eta ekarriko ditutzure herritarrak.

6. Iparraldeari esango diot:“Itzul itzazu”,eta hegoaldeari: “Ez eduki hor”.Itzul itzazue lurraren urrutienekobazterretatik nire seme-alabak,

7. nire izena daramaten guztiak,neuk sortu eta eratu nituenak,neure aintzarako egin nituenak.

8. Utzi etortzen nire herriari,begiak eduki arren itsueta belarriak eduki arrengor dagoenari.

9. «Bil bitez nazio guztiak,elkar bitez herriak:horietako zeinek iragarri zuenhau guztiaedo lehengo gertakizunakjakinarazi?Aurkez bitzate lekukoak,beren buruak zuri ditzaten,entzun diezaieguneta aitortu egia zela.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 43