1. Hau dio zuen Jainkoak:«Kontsola ezazue,kontsolatu nire herria!
2. Mintza bihotzera Jerusalemi;hots egiozueburutu duela bere morrontza,ordaindu bere erruen zorra,gogor ordainarazi baitizkio Jaunakbere bekatuak».
3. Ahots bat oihuka:«Prestatu basamortuanbidea Jaunari,berdindu eremuan galtzadagure Jainkoari.
4. Bete daitezela sakanak,beheratu mendi-muinoak;bihur bitez zelai eta lautadaparaje latz eta malkarrak.
5. Orduan, Jaunakbere ospea agertuko dueta gizaki guztiek bateraikusiko dute.Jaunak berak esan du».
6. Ahots batek dio: «Hots egin!»Eta nik: «Zer behar dut hots egin?»«Gizaki oro belarraren pareko da,landako lorea bezain sendo:
7. ihartzen da belarra, zimeltzen lorea,Jaunak haizeari joaraztean.Bai, belarraren pareko da gizateria:
8. ihartzen da belarra, zimeltzen lorea;gure Jainkoaren hitzak, ordea,betiko dirau».
9. Igo mendi garai batera, Sion,albiste pozgarria hots egitera;goratu indarrez ahotsa, Jerusalem,goratu beldurgabe ahotsa,esan Judako hiriei:«Hemen da zuen Jainkoa!
10. Hara, ahalmen osoz datorJainko Jauna,bere nagusigoa indartsu ezarriz.Hara, berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria.
11. Artzainak bezalazaintzen du artaldea:arkumea besoan hartueta altzoan eramaten du,ama berria arduraz gidatzen».
12. Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,edo lurreko hautsa lakarika?Nork pisatumendi-muinoak balantzan?
13. Nork neurtu du Jaunaren espiritua?Nor izan da haren aholkulari?
14. Nork eman diokontseilu eta argibide,nork irakatsi jokabide zuzena?Nork irakatsi jakintzaeta eginbide burutsua?