Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 39:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Isaiasek, orduan, Ezekiasi:—Entzun Jaun ahalguztidunak dioena:

6. «Egunen batean —eta badator egun hori—, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko —dio Jaunak—.

7. Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko».

8. Ezekiasek, orduan, Isaiasi:—Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik.Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 39