Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 38:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Bizia kentzen didateeta urruti eramaten,artzainaren oihal-etxola bezala.Ehotzen amaitu ondoren,ehuleak mozten duenehunaren antzeko da nire bizia.Gau eta egun hilzorian naukazu.

13. Goiza arte negar-zotinka ari naiz,lehoiak bezala haustenbaitizkidazu hezurrak.Gau eta egun hilzorian naukazu.

14. Enara txioka bezalaari naiz intzirika,usoa urrumaka bezala.Ahulduak ditut begiakzerura begira.Estu naiz, Jauna!Egizu zerbait nire alde!

15. Baina zer esango diot, zer,berak egin baitu hau guztia?Ezinez ibili behar bizialdi osoan,barruko saminaren saminez.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 38