Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 35:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Esan bihotz-eroriei:«Eutsi gogor, ez beldurtu!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia duten zigorraetsaiei ematera».

5. Orduan, itsuekikusi egingo dute berriroeta gorrek entzun.

6. Oreinak bezalasalto egingo du herrenak,pozaren pozez irrintzi mutuak.Basamortuan iturriak sortuko dira,landa lehorrean errekak,

7. hareatza kiskalietan aintzirak,paraje agorretan iturburuak.Basa txakurren bizilekuetanbelarra, kanabera eta ihiaaterako dira.

8. Eta galtzada bat izango da han;«Bide santu» deituko zaio.Kutsaturiko inorez da handik igaroko,ezta zentzugabeak erehandik ibiliko.Jaunak berak irekiko du bidea.

9. Ez da han lehoirik izango,ez piztia gaiztorik ibiliko,ezta bat bakarrik ere.Bide horretatik itzuliko diraJaunak askatuak,

10. Jaunak libre eginak;poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasunahaien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!

Irakurri kapitulu osoa Isaias 35