Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 35:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Poztu bitez basamortuaeta lur elkorra,alai bedi eta loratu landa lehorra,

2. jantzi bedi lorez,irrintzi eta jauzi egin bezapozaren pozez!Libano bezain ospetsuegingo du Jainkoak,Karmel mendia eta Xaron lautadabezain eder.Denek ikusiko dute Jaunaren ospea,gure Jainkoaren ederra.

3. Sendotu beso ahulduak,bizkortu belaun makalduak.

4. Esan bihotz-eroriei:«Eutsi gogor, ez beldurtu!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia duten zigorraetsaiei ematera».

5. Orduan, itsuekikusi egingo dute berriroeta gorrek entzun.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 35