Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 34:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hildakoak bazterretanbotako dituzte:haien gorpuek kiratsa botako dute,mendiak haien odolez bustiko dira.

4. Zeruko izar guztiak hauts egingo diraeta zeruaerroilua bezala biribilduko;izar guztiak erori egingo dira,piku-hostoak eta mahats-hostoakzimeldu eta erortzen diren bezala.

5. Jaunaren ezpata egarri da zeruan:horra, Edomgo herriaren aurka,Jaunak hondamendirakondenatua duenherriaren aurka dator erasoz.

6. Jaunaren ezpata odolez betea,gantzetan bustia dago:sakrifizioetako bildotseta akerren odolezeta aharien giltzurrun-gantzez.Izan ere,sakrifizioa burutu behar du JaunakBotzra hirian,hilketa izugarria Edom herrian.

7. Bufalo, zekor eta zezenak,batera eroriko dira denak;odoletan blai geldituko dahaien lurraldea,gantzetan bustia bertako hautsa.

8. Bai, Sionen aldeko auzianerabakia du Jaunaketsaiei ordaina ematekoeta haien lepotik mendekuahartzeko garaia.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 34