Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 32:9-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Emakume arduragabeok,ea, entzun nire esana!Andre axolagabeok,aditu nire mezua!

10. Orain axolagabe bizi zarete,baina urtebete igaro eta lasterdardara egingo duzue,mahats-biltzea amaituko baitaeta ez da gehiago uztarik izango.

11. Izan ikara, arduragabeok!Egin dardara, axolagabeok!Erantzi, kendu soineko horiek,eta estali dolu-jantziz.

12. Jo bularra eta egin dolu:landa zoragarrieta mahasti emankorrakamaitu dira eta;

13. sasi eta laharrak haziko diranire herriaren lurraldean;dolu egin, bai,alaitasunez beterik zeudenetxeengatik,hiri festazaleagatik.

14. Errege-jauregia utzi egingo dute,hiri jendetsua hutsik geldituko da;Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea,betiko hondaturik,basastoen etzaleku atsegineta artaldeen larre-toki bihurtuko.

15. Baina, azkenik,Jaunak bere espirituaisuriko digu goitik berriro.Basamortua baratze bihurtuko daeta baratzea baso.

16. Eta batean zein besteanzuzenbidea eta justizia nagusi.

17. Justiziak bakea ekarriko du,patxada eta konfiantza betiko.

18. Nire herriak bakea,konfiantza eta lasaitasunaizango ditu egoitza eta bizileku,

19. nahiz eta basoa mozturik erorieta hiriak hondoa jo.

20. Zorionekoak zuek!Uraren ondoan ereingo duzue,asto eta idiak larrean libre utziko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 32