Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 32:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hara, zuzenbidez aginduko duenerregea izango da,eta zuzenbidez gobernatuko dutengobernariak.

2. Haietako bakoitzahaizetean babes izango da,ekaitzean aterpe;lurralde lehorrean ubidea bezala,basamortuan harkaitz handi batengeriza bezala.

3. Ikusi behar dutenek begiak zabalik,entzun behar dutenekbelarriak erne izango dituzte.

4. Buruarinakburutsu izaten saiatuko dira,hizmotelakbizkor eta garbi mintzatuko.

5. Zentzugabeaez da jatortzat hartuko,ezta makurra ere prestutzat.

6. Izan ere,zentzugabeak zorakeria ahoan,eta asmo txarrak besterik ezbarruan;Jaunaz arduratu gabe bizi daeta hari irainka mintzo;gose dena hutsik bidaltzen dueta egarri denariez dio edaten ematen.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 32