Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 31:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zoritxarrekoak laguntza eskeEgiptora doazenak!Beren zaldietan dute konfiantza,guda-gurdi askoeta zaldun ugari dutelako dira fio.Israelen Jainko santuari, berriz,begiratu ere ez;Jaunak ez die axola.

2. Baina bera ere trebea dazoritxarra ekartzeneta ez du bere hitza jaten.Gaizkileen aurka altxatuko da,eta lagun dituztenen aurka.

3. Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko,haien zaldiak hezur eta mami huts,ez espiritu.Luzatuko du Jaunak eskua,eta babeslea nahiz babestuabiak eroriko dira,biak batera galduko.

4. Jaunak hau esan dit:«Lehoiak nahiz lehoikumeakorro eginezerasotzen dio harrapakinari,eta ez dute beldurtzenaurka datorkionartzain-taldearen oihuek,ez eta uzkurraraztenhaien zalapartak.Halaxe etorriko daJaun ahalguztidunaSion mendira, bere mendira,borrokara.

5. Txoriak, hegoak zabaldurik,habia zaindu ohi duen bezala,halaxe zainduko du JerusalemJaun ahalguztidunak;zainduko du eta askatuko,barkatu eta salbatuko».

6. Israeldarrok,itzul zaitezte Jaunarengana,oso urrutiraaldendu baitzarete berarengandik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 31