Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 31:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zoritxarrekoak laguntza eskeEgiptora doazenak!Beren zaldietan dute konfiantza,guda-gurdi askoeta zaldun ugari dutelako dira fio.Israelen Jainko santuari, berriz,begiratu ere ez;Jaunak ez die axola.

2. Baina bera ere trebea dazoritxarra ekartzeneta ez du bere hitza jaten.Gaizkileen aurka altxatuko da,eta lagun dituztenen aurka.

3. Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko,haien zaldiak hezur eta mami huts,ez espiritu.Luzatuko du Jaunak eskua,eta babeslea nahiz babestuabiak eroriko dira,biak batera galduko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 31