Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 30:3-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Baina faraoiaren babesalotsabide gertatuko zaizue,eta Egiptoren gerizpeko gordelekua laidogarri.

4. Zuen buruzagiak Tanis-eraeta zuen mandatariakHanes-era iristean,

5. asmo guztiak ustel aterako zaizkieprobetxugabeko herri horrekin;ez baitie ezeren laguntzariketa probetxurik ekarriko,lotsa eta laidoa baizik».

6. Negeveko basapiztiei buruz mezua:«Lehoi orrolari, sugegorrieta dragoi hegalarizjosia dagoen lurralde beldurgarrieta arriskutsuan barrena,hor daramazkioteberen aberastasun bikainak,astoen bizkarretaneta gameluen konkorretan,probetxugabeko herriari.

7. Alferrekoa eta hutsa daEgiptoren laguntza;horregatik,izen hau jarri diot:“Geldigaitza mugiezin” ».

8. Jaunak hau agindu zidan:«Ea, beraien begi aurreanidatz ezazu hau oholtxoaneta egin zigilaturiko agiria,gerorako geldi dadin,betiko lekukotzat».

9. «Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,Jaunaren irakaspena ez baituteonartu nahi.

10. Hau esaten diete profetei:“Ez izan ikuskaririk,ez agertu egia,baizik eta guri atsegin zaiguna esan,amets liluragarriak agertu.

11. Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua”».

12. Horregatik,hau dio Israelen Jainko santuak:«Nire hitzamespretxatu egiten duzue,eta bidegabekerianeta maltzurkerianduzue konfiantza,hauek dituzue euskarri.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 30