Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 30:15-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Hau dio Jainko Jaunak,Israelen Jainkoak:«Geldi eta lasai egoteada zuen salbabidea;patxada eta konfiantza,zuen indarra».Ez duzue, ordea, hala nahi izan,

16. baizik eta esan duzue:«Ez, zaldiz egingo dugu ihes».Bai horixe, beharko egin ihes!Eta zuek areago:«Gurdi bizkorrak hartuko ditugu».Zuen pertsegitzaileakbai izango direla bizkor!

17. Etsai bakar batek mehatxu egin,eta zuetako milaka ihesi.Bostek bakarrik mehatxu,eta den-denok ihesi.Azkenean,mendi-gailurrean utzitakobandera-kirtenaeta tontorrean utzitakoguda-bandera bezain bakangeldituko zarete.

18. Hala ere, zuei barkatzeko begira,errukia agertzeko prest dago Jauna,Jainko zuzena baita.Zoriontsuakharengan itxaron dutenak!

19. Siongo herria,Jerusalemen bizi zaretenok,ez duzuenegar egin beharrik izango.Laguntza eske oihu egitean,Jaunak barkatu egingo dizueeta entzun orduko erantzun.

20. Larrialdi eta atsekabe arteanbizi beharko baduzue ere,irakasle duzuen Jaunaez zaizue gehiago ezkutatuko;zeuen begiz ikusiko duzue.

21. Zeuen belarriz entzungo duzueatzetik esaten:«Hona hemen bidea,hemendik ibili».Noiz jo eskuinera, noiz ezkerreraerakutsiko dizue.

22. Eta kutsatutzat joko dituzuezilarrez apainduriko jainko-irudiaketa urrez estalitako idoloak.Trapu zikinak bezalabotako dituzue kanpora,esanez: «Utikan hemendik!»

23. Euria emango dizue Jaunaklurrean ereindako haziarentzat,eta gari mardul eta oparoaemango du lurrak.Egun hartan zuen abereaklarre zabaletan bazkatuko dira.

24. Lurra lantzen dizuetenidi eta astoekbelar gozoa izango dute jateko,aska betean izango ere.

25. Hilketa handiaren egunean,etsaien dorretxeakeroriko direnean,errekak eta ur-xirripak jaitsiko diramendi handieta muino garai orotatik.

26. Jaunak bere herriaren zauriak lotueta sendatuko dituenean,ilargiak eguzkiak bezalaegingo du argi;eguzkiaren argia, berriz,zazpi aldiz handiagoa izango da,zazpi eguzkirena batean bezalakoa.

27. Horra non datorren Jauna bera urrutitik.Garretan eta ketan dagoharen haserrea,sumina dariela haren ezpainak;su kiskalgarria dirudi haren mihiak,

28. leporainoko uholde oldartsuaharen arnasak.Galbahean bezalaastinduko ditu nazioak,muturrekoaz bezalamasailetik lotuko,hondamenera eramateko.

29. Zuek, berriz,kantuari ekingo diozue,jai arratsean bezala;bihotzean poz izango duzue,Israelen Harkaitz denJaunaren mendiratxirula-doinuz erromesdoanak bezala.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 30