Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 30:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hau dio Jaunak:«Ai zuek, jende errebeldea!Nire oniritzirik gabeeratzen dituzue egitasmoaketa nire borondatearen aurkaburutzen hitzarmenak,horrelabekatua bekatuaren gain pilatuz.

2. Egiptora jotzen duzue,niri galdetu gabe,faraoiaren babespean jartzera,Egiptoren gerizpean gordetzera.

3. Baina faraoiaren babesalotsabide gertatuko zaizue,eta Egiptoren gerizpeko gordelekua laidogarri.

4. Zuen buruzagiak Tanis-eraeta zuen mandatariakHanes-era iristean,

5. asmo guztiak ustel aterako zaizkieprobetxugabeko herri horrekin;ez baitie ezeren laguntzariketa probetxurik ekarriko,lotsa eta laidoa baizik».

6. Negeveko basapiztiei buruz mezua:«Lehoi orrolari, sugegorrieta dragoi hegalarizjosia dagoen lurralde beldurgarrieta arriskutsuan barrena,hor daramazkioteberen aberastasun bikainak,astoen bizkarretaneta gameluen konkorretan,probetxugabeko herriari.

7. Alferrekoa eta hutsa daEgiptoren laguntza;horregatik,izen hau jarri diot:“Geldigaitza mugiezin” ».

8. Jaunak hau agindu zidan:«Ea, beraien begi aurreanidatz ezazu hau oholtxoaneta egin zigilaturiko agiria,gerorako geldi dadin,betiko lekukotzat».

9. «Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,Jaunaren irakaspena ez baituteonartu nahi.

10. Hau esaten diete profetei:“Ez izan ikuskaririk,ez agertu egia,baizik eta guri atsegin zaiguna esan,amets liluragarriak agertu.

11. Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua”».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 30