Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 3:17-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Horregatik, ezkabia sartuko dieJaunak buruan Siongo emakumeoieta larrugorrian utziko ditu.

18. Egun hartan apaingarri guztiakkenduko dizkie Jaunak:

19-21. oin, beso eta behatz,buru, lepo eta gerri,ile, sudur eta belarrietako bitxiaketa lurrin gozoak;

22-23. jantzi dotore, mantu,lepoko zapi eta poltsak,gona fin, durbante eta mantilak.

24. Lurrinaren ordez kiratsaizango dute,gerrikoaren ordez soka,ile-txirikorda dotoreen ordezburusoila,jantzi finen ordez zakukia,edertasunaren ordezburdin goriaren marka.

25. Jerusalem, zure gizonakezpataz eroriko dira,zure gudariak gerran.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 3