Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 29:17-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Oso denbora gutxi barru,Libanoko basoalorategi bihurtuko da,eta lorategia baso.

18. Egun hartan, liburuko hitzakentzungo dituzte gorrek,eta ilunperik eta itzalik gabeikusiko itsuek.

19. Dohakabeak berriro Jaunarekinpoztuko diraeta gizakirik behartsuenakIsraelgo Jainko santuarekingozatuko.

20. Izan ere, zapaltzailea hilko da,harroputza galduko,kalte egiteko erne dabiltzanakakabatuko:

21. alegia, besteak gezurrez salatzen,auzitegian defentsa eragozteneta errugabea hondamendiraeramaten dutenak.

22. Horregatik,Abraham askatu zuen Jaunahonela mintzo zaieJakoben ondorengoei:Jakoben herriakez du aurrerantzeangehiago lotsarik izango,ez zaio aurpegia gorrituko;

23. zeren, nik beraien arteanegingo dudana ikustean,ni naizela Jakoben Jainko santuaaitortuko dute,Israelen Jainko santu honibegirune izango diote.

24. Burua galdurik zebiltzanakadimenez jantziko dira,protestari zirenekikasbidea onartuko dute.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 29