Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 29:10-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Izan ere,Jaunak lozorroa bidali dizue,begiak itxi dizkizue profetoi,burua estali ikusleoi.

11. Goi-agerpen guztiak zigiluz itxitako idazki baten antzeko gertatzen zaizkizue: irakurtzen dakien bati idazkia eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ezin dut, zigiluz itxia baitago» erantzuten;

12. edo irakurtzen ez dakien bati eman eta «Irakurri hau» esaten diote, eta hark «Ez dakit irakurtzen» erantzuten.

13. Jaunak hau esan du:Herri hau hurbiltzen zait, bai,ohore ematera,baina ezpainez bakarrikohoratzen nau;niregandik urruti du bihotza.Ematen didaten gurtzaohitura hutsa,giza agindua besterik ez da.

14. Horregatik,harrigarriro jokatuko dutbehin eta berriro herri honekiko.Horrela,bertako jakintsuen jakinduriahuts aterako daeta adituen adimenabertan behera galduko.

15. Zoritxarrekoak beren asmoakJaunari ezkutatzen dizkiotenak!Ilunpetan ari dira azpilanean,esanez:«Inork ez gaitu ikusten.Inor ez da gutaz ohartzen».

16. A zer zorakeria!Buztinlaria adina ote da, bada,buztina,eginak egileari «Ez nauzu zuk egin»edota ontziak ontzigileari«Ez dakizu lanean» esateko?

17. Oso denbora gutxi barru,Libanoko basoalorategi bihurtuko da,eta lorategia baso.

18. Egun hartan, liburuko hitzakentzungo dituzte gorrek,eta ilunperik eta itzalik gabeikusiko itsuek.

19. Dohakabeak berriro Jaunarekinpoztuko diraeta gizakirik behartsuenakIsraelgo Jainko santuarekingozatuko.

20. Izan ere, zapaltzailea hilko da,harroputza galduko,kalte egiteko erne dabiltzanakakabatuko:

Irakurri kapitulu osoa Isaias 29