Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 28:11-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Horra, bada: hizketa nahasiz,hizkuntza arrotzez,hitz egingo dio Jaunak herri honi.

12. Behinola esana baitzien:«Hona hemen lasaibidea,hona hemen atsedena;nekatuak atseden har beza».Baina haiek jaramonik ez.

13. Horregatik,hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitzgertatuko zaie Jaunaren hitza.Eta hala, bidean hankaz gora erorieta hezurrak hautsiko dituzte,tranpan harrapatuakgeldituko dira.

14. Entzun, beraz, Jaunaren hitza,Jerusalemgo herri honen gobernarizareten jende harroputzok.

15. Hau diozue:«Ituna egina dugu Herioarekin,tratua Hildakoen Egoitzarekin:ezbehar suntsigarria datorrenean,ez gaitu harrapatuko,gezurra hartu baitugu babes,maltzurkeria gordeleku».

16. Horregatik,honela dio Jainko Jaunak:«Hona nik Sionenharri aukeratua ipini,giltzarri bikain eta oinarri sendo.Hura euskarri duenakkolokarik ez.

17. Eraikuntza horretan,justizia erabiliko dut plomutzat,zuzenbidea nibeltzat».Gezurrean zenutenbabeslekua, berriz,txingorrak botako du,zuen gordelekua urak eramango.

18. Herioarekin zenuten itunahautsi egingo da,Hildakoen Egoitzarekiko tratuakez du iraungo.Ezbehar suntsigarriak joeta zapalduko zaituzte.

19. Etorraldi bakoitzean joko zaituzte,egunero-egunero, gau eta egun.Horren berri jakite hutsakikara gorria emango dizue.

20. Harako esaerak dioenagertatuko zaizue:«Ohea estuegi etzateko,burusiak motzegi estaltzeko».

21. Peratzim mendian bezalaekingo dio Jaunak,Gabaon haranean bezala,bere egitekoa betetzeko,bere lana burutzeko:egiteko harrigarria,ohi ez bezalako lana.

22. Ez gehiago harropuzkeriarik, beraz,kateak estuagobihur ez dakizkizuen.Izan ere, zuen lurralde osoasuntsitzeko erabakia hartua duelajakinarazi dit Jainko Jaunak.

23. Entzun arretaz nik esana,adi egon nire hitzetara.

24. Ereiteko garaian, nekazariakbeti goldaketan eta lurra urratzeneta areatzen jardun ohi ote du?

25. Ez, behin lurra berdinduz gero,anisa eta kuminoa erein ohi ditu,ondoren gariaeta garagarra zuinetan,eta basartoa gero bazterretan.

26. Jainkoak erakutsita dakidena nola egin.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 28