Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 24:9-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Ez da gehiago kanta-kantariardorik edaten,edaleei garratz bihurtu zaie pattarra.

10. Hiri osoa, nahaspila eta hondamen;etxe guztiak, ateak trangaturik.

11. Kalean jendea ardo faltaz uluka;betiko galdu da alaitasuna,lurraldetik alde egin du pozak.

12. Hirian ez da hondakina besterik;sarrerako atea, lurrean txikitua.

13. Olibondoak astindueta mahatsa bildu ondorenhondar batzuk baizikgelditzen ez diren bezala,horrela gertatuko damunduko herrialde guztiekin ere.

14. Bizirik geldituekoihuka ospatuko duteJaunaren handitasuna;mendebaldetik dute goratuko,

15. ekialdetik aintzatuko,baita itsasertzeko herrialdeetan ere,Jauna, Israelen Jainkoa.

16. Munduaren bazter guztietatikkantu-hotsak datozkigu:«Gora Jainko zuzena!»Baina nik hau diot:«Ai ene!Errukarria ni! Errukarria ni!Traidoreak beti traizioan!Traizioa traizioaren gain,etengabe!»

17. Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,lurraldean bizi zaren horrentzat.

18. Izu-garrasitik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezanazepoan harrapatua geldituko.Zeru goitik uholdeak eraso,lurraren oinarriek dardara.

19. Lurra lehertu egiten da eta zartatu,gogor dardaratu.

20. Mozkorrak bezalaegiten du balantza,txosnak bezala ikara.Bere errebeldiaren zamapeanerori daeta ezin berriro altxatu.

21. Egun hartanJaunak zigorra emango diezeruko indarrei zeruan,lurreko erregeei lurrean.

22. Zulo batean bilduko ditu preso,eta giltzapean gordeko luzaro,epai-eguna arte.

23. Jaun ahalguztidunaSion mendian, Jerusalemen,errege izango denean,ilargia eta eguzkiaezkutatu egingo dira lotsaz,hain azalduko baita ospetsu,bere zerbitzariez inguraturik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 24