Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 23:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Tiroren aurkako mezua.Egin garrasi,itsas zabaleko ontziok,hondaturik baitagozuen babes-portua.Zipretik itzultzean jakin duzue.

2. Mutu egon, kostaldeko jendeok,Sidongo merkatariok;zuen ordezkariekitsasoa zeharkatzen zuten,

3. itsasoko ur handiak.Nilo ibai ondoko ale eta uztariirabazi ederra ateratzen zenioten.Sidon, nazioarteko merkataritza-gunebihurtua zinen.

4. Lotsa zaitez orain, Sidon,itsas gotorleku!Itsasoa honela mintzo baitzaizu:«Ni ez naiz sekulaerdiminetan egon,ez dut umerik izan,ez seme-alabarik hazi ere».

5. Egiptoarrek dardara egingo duteTiroren hondamendiarenberri jakitean.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 23