Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 20:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Axdod hartua izan zen garaian, hau esan zuen Jaunak: «Isaias nire zerbitzaria larrugorrian eta oinutsik ibili da hiru urtez, Egipto eta Etiopiarentzat ezaugarri eta aurre-seinale gisa.

4. Asiriako erregeak ere halaxe eramango ditu egiptoar presoak eta etiopiar erbesteratuak, zahar eta gazte, larrugorrian eta oinutsik, ipurdia agerian dutela; Egipto lotsagarri gertatuko da.

5. Espantuz eta lotsaz beteko dira beren itxarobide Etiopia eta beren harrotasun Egipto zutenak.

6. Orduan, honela esango dute kostalde honetako guztiek: “Horra hor geure itxarobide genuenaren atarramentua! Horra hor norengana jo dugun, Asiriako erregeagandik askatzeko laguntza eske! Nola onik atera gu orain?” »

Irakurri kapitulu osoa Isaias 20