Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 2:9-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu:zuk ez barkatu, Jauna!

10. Israeldarrok,sar zaitezte haitzartean,gorde lurpean,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean.

11. Behera begiratu beharko dutebegi harroek,makurtu beharko dugiza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan.

12. Orduan, Jaun ahalguztidunakmakurraraziko dituharro, handiputzeta buru-tente guztiak:

13. Libanoko zedro handi eta tantaiaketa Baxango haritz guztiak,

14. mendi handiaketa tontor garai guztiak,

15. dorre trinkoaketa harresi menderagaitzak,

16. itsaso zabaleko ontziaketa ontzi bikain guztiak.

17. Beheratu beharko dugiza harrokeriak,makurtu beharko dugiza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan,

18. eta idoloak erabat galduko dira.

19. Sar zaitezte haitzuloetan,gorde lurreko leizeetan,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean,lurra dardararaztera etortzean.

20. Egun hartan,gizaki orok sator eta saguzarreibotako dizkie bere idoloak,gurtzeko eginak zituenurrezko eta zilarrezko idoloak;

21. gizakiak oro hartzuloeta haitzarteetan sartuko dira,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean,lurra dardaraztera etortzean.

22. Ez jarri, beraz,zeuen ustea gizakiagan,arnasaldi bat besterik ez baita:zertarako balio lezake?

Irakurri kapitulu osoa Isaias 2