Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 2:9-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu:zuk ez barkatu, Jauna!

10. Israeldarrok,sar zaitezte haitzartean,gorde lurpean,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean.

11. Behera begiratu beharko dutebegi harroek,makurtu beharko dugiza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan.

12. Orduan, Jaun ahalguztidunakmakurraraziko dituharro, handiputzeta buru-tente guztiak:

13. Libanoko zedro handi eta tantaiaketa Baxango haritz guztiak,

14. mendi handiaketa tontor garai guztiak,

15. dorre trinkoaketa harresi menderagaitzak,

Irakurri kapitulu osoa Isaias 2