Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 2:8-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Betea dago lurraldea idoloz:beren eskuz eginaren aurreandira ahuspezten,beren behatzez landuaren aurrean.

9. Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu:zuk ez barkatu, Jauna!

10. Israeldarrok,sar zaitezte haitzartean,gorde lurpean,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean.

11. Behera begiratu beharko dutebegi harroek,makurtu beharko dugiza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan.

12. Orduan, Jaun ahalguztidunakmakurraraziko dituharro, handiputzeta buru-tente guztiak:

13. Libanoko zedro handi eta tantaiaketa Baxango haritz guztiak,

14. mendi handiaketa tontor garai guztiak,

15. dorre trinkoaketa harresi menderagaitzak,

16. itsaso zabaleko ontziaketa ontzi bikain guztiak.

17. Beheratu beharko dugiza harrokeriak,makurtu beharko dugiza handikeriak.Jauna bakarrik agertuko dagarai egun hartan,

18. eta idoloak erabat galduko dira.

19. Sar zaitezte haitzuloetan,gorde lurreko leizeetan,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean,lurra dardararaztera etortzean.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 2