Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 2:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jauna, bertan behera utzia duzuzeure herria, Jakoben ondorengoak;aztiz eta igarlezbeteak daude bazterrak,filistearren artean bezala,eta atzerritarrekinitunak egiten dira.

7. Betea dago lurraldeaurrez eta zilarrez,neurtezineko ondasunez;betea dago lurraldea zaldiz,kontaezin ahalako guda-gurdiz.

8. Betea dago lurraldea idoloz:beren eskuz eginaren aurreandira ahuspezten,beren behatzez landuaren aurrean.

9. Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu:zuk ez barkatu, Jauna!

10. Israeldarrok,sar zaitezte haitzartean,gorde lurpean,Jauna beldurgarrieta ospe distiratsuz agertzean.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 2