Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 2:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona hemen Juda eta Jerusalemi buruz Amotzen seme Isaiasi Jaunak agertu zion mezua.

2. Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendiabeste mendien gainezarriko du Jaunak,mendixka guztien gainetik jasoko.Eta hara joko dute nazio guztiek.

3. Herri asko joango dira hara, esanez:«Zatozte,igo gaitezen Jaunaren mendira,Jakoben Jainkoaren etxera;bere bideak erakutsiko dizkigu,eta gu haren bidexketan ibiliko gara;Siondik irakatsiko baitu Jaunak,Jerusalemdik hitz egingo».

4. Hark epaituko ditu nazioak,erabakiko herrialde askoren auziak.Ezpatak golde bihurtuko dituzteeta lantzak igitai.Ez da nazioriknazioren aurka altxatuko,ez dira gehiagogudurako prestatuko.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 2