Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 19:5-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Niloko urak agortu egingo dira,ibaia hutsik eta lehor geldituko;

6. ubideek kiratsa botako dute,Niloren adarrak agortzerainojaitsiko dira,kanabera eta ihiak zimelduko.

7. Nilo bazterretakoeta bokaleko ihitegia,baita ibai ondoanereindako guztia ere,ihartu egingo daeta erabat galduko.

8. Arrantzaleak intzirika izango dira,Nilon amua botatzen dutenakaieneka,uretan sarea zabaltzen dutenakatsekabez.

9. Liho-langileak etsita geldituko dira,nekromante eta ehuleak zurbil,

10. ehungileak lur jota,langile guztiak gogo-galduta.

11. Bai eroak direlaTanis hiriko buruzagiak!Faraoiari ematen dizkiotenkontseiluakkirtenkeriak dira.Nolatan esan diezaiokete faraoiari:«Jakintsuen ondorengo gara,antzinako erregeen ondorengo?»

12. Non dira zure kontseilari jakintsuak,faraoi?Jaun ahalguztidunakEgiptoren aurka dituen asmoakiragar diezazkizutela, bada,gauza badira!

13. Tanisko buruzagiak erotuak daude,Menfisko buruzagiak engainatuak.Oker daramate Egiptobere eskualde-buruek.

14. Zorabio-haizeasartu die Jaunak barruan:bere egiteko guztietanoker daramate Egipto;eta hala dabil,botaka eta balantzaka,mozkor baten antzera.

15. Eta ezin izango du inork,agintari nahiz kontseilari,handi nahiz txiki,ezer onik egin Egipton.

16. Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.

17. Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 19