Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 19:12-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Non dira zure kontseilari jakintsuak,faraoi?Jaun ahalguztidunakEgiptoren aurka dituen asmoakiragar diezazkizutela, bada,gauza badira!

13. Tanisko buruzagiak erotuak daude,Menfisko buruzagiak engainatuak.Oker daramate Egiptobere eskualde-buruek.

14. Zorabio-haizeasartu die Jaunak barruan:bere egiteko guztietanoker daramate Egipto;eta hala dabil,botaka eta balantzaka,mozkor baten antzera.

15. Eta ezin izango du inork,agintari nahiz kontseilari,handi nahiz txiki,ezer onik egin Egipton.

16. Egun hartan, emakumeen antzeko izango dira egiptoarrak; beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.

17. Judak izuturik utziko ditu egiptoarrak; haren izena gogoratze hutsarekin, ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak Egiptoren aurka egiteko asmo duenarengatik.

18. Egun hartan, Egiptoko bost hirik hebreeraz hitz egingo dute eta Jaun ahalguztidunari leialtasun-zina egingo diote. Horietako batek «Eguzki-hiri» izango du izena.

19. Egun hartan, Jaunari sagaraturiko aldare bat egongo da Egiptoren erdian, eta Jaunaren ohorezko oroitarri bat muga ondoan.

20. Jaun ahalguztiduna Egiptoko lurraldean dagoenaren ezaugarri izango dira. Zapaltzen dituztenen aurka Jaunari laguntza eske dei egingo diotenean, hark salbatzailea bidaliko die defendatzera eta askatzera.

21. Egun hartan, Jaunak bere burua ezagutzera emango die egiptoarrei, eta egiptoarrek Jauna ezagutuko dute eta kultua emango diote, sakrifizioak eta opariak eskainiz. Jaunari promesak egingo dizkiote eta beteko.

22. Jaunak zigortuko ditu, bai, egiptoarrak, baina baita gero sendatu ere. Jaunarengana itzuliko dira, eta hark beraien erreguak entzun eta sendatu egingo ditu.

23. Egun hartan, bide zabal bat izango da Egiptotik Asiriaraino. Asiriarrak Egiptora etorriko dira eta egiptoarrak Asiriara, eta egiptoarrek eta asiriarrek batera gurtuko dute Jauna.

24. Egun hartan, Egiptoren eta Asiriaren bitarteko izango da Israel, mundu osoaren bedeinkaziorako.

25. Hona Jaun ahalguztidunak emango duen bedeinkazioa: «Bedeinkatua Egipto, nire herria; bedeinkatua Asiria, nire eskuek egina; bedeinkatua Israel, neurea dudan herria».

Irakurri kapitulu osoa Isaias 19