Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 18:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zuek,munduan bizi zareten guztiok,begiratu, mendien gaineanbandera altxatuko denean;entzun, turutak joko duenean.

4. Honela mintzatu baitzait Jauna:«Lasai egongo naiz,neure lekutik begira,geldi-geldi,eguerdiko sargoria bezala,uztaroko sargoritanihintz-lainoa bezala.

5. Bai, mahatsa bildu baino lehen,loraldia igaroeta mahats-alea heltzen hastean,kimu berriak moztuegin ohi dira inauskaiaz,moztu eta bazterrera bota;

6. mendiko hegazti harraparientzateta basapiztientzat uzten dira,hegazti harrapariek udaeta basapiztiek neguabertan igaro dezaten.Halaxe gertatuko daetiopiarrekin ere».

7. Egun hartan, Jaun ahalguztidunariopariak ekarriko dizkioherri lerden eta beltzaranak,edonon beldurrasortzen duen jendeak,ibaiz ureztaturiko lurraldeanbizi denherri gogor eta menderatzaileak.Opariak ekarriko ditu Sion mendira,Jaun ahalguztidunaren bizilekura.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 18