Itun Zaharra

Itun Berria

Isaias 17:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ez die gehiago bere eskuz egindakoaldareei begiratuko;ez da gehiagobere behatzez landutakoAxera jainkosaren eta eguzkiarenohorezko harri sakratueibegira jarriko.

9. Egun hartan,zure hiri gotortuakhutsik geldituko dira,behinola, israeldarrek erasotzean,hibiarren eta amortarren hiriakhutsik gelditu ziren bezala.Eremu bihurtuko dira.

10. Salbatzaile duzun Jainkoaahaztu egin baituzu,babesten zaituen Harkaitzazez zara oroitu.Lorategi atsegingarriaklandatzen dituzueta kanpoko landare-haziak ereiten.

11. Landatzen dituzun egun bereanloratzen dira,ereiten dituzun egun bereanernetzen,baina, azkenean,bertan behera galduko da fruitua,zoritxarrak,sendaezineko gaitzak jota.

Irakurri kapitulu osoa Isaias 17